XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARRASATETIKArima egun goizean Muru ta Kurtzeberri ta Udalaitz ta inguruko mendi guztiak edurrez jantzita agertu zitzaizkigun.
Lenagokoakin esan bearko: San Simon ta Yuda, uda joan ta negua eldu da.
Emendik aurrera, bufandak eta abriguak gertu mutikoak.
Domusantu ta arima-egunetako eleizkizunak beti bezela ederrak izan dira; ibilli da elizaldetik jendea ugari.
Kanposatua ere lorez eta argiz ikusgarri zegoen.
Gure ikaskide izandako Urkiola'tar Imanol mutiko ona zanaren obia ere ikusi gendun ederki apaindua; Aita gure bat esan gendun gure lagun zintzoaren arimaren alde.
Bideko lokatzaik eta kenduta garbi zegoen dana areiaz estalia.
Badira aurtengo Domunsantuetan ere min artuak zeinbaitzuek.
Soldaduai eskerrak, ez zan aundiagorik izan.
Joan dan astelenan.
Guadalupe'tik ekarrita, amaseien bat nastaile aietako Casa del Pueblo osteko ortuan erabili zituen bi jaun aiek zer ta nola il zituzten lekuan bertan esan eragiten.
Ez zan orain orduko konturik.
Datorren aste arte Jaungoikoak gure badau.
Ikasle
Zorionak! ta biali.
Pozik argitaratuko ditugu zure asterokoak.